XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai hotza eta iluna dagoela gero!- esan zuen Anek, hotzez dardaka -.

- Eskerrak berokia ekarri dudanari.

- Zenbat kilometro egin ditiagu Julen? - Ezta batere oraindik, hau tuntuna!- esan zion Julenek -. Hi! Begira hara. Hondarrak bidea ixten ziguk.

Bi linternek haruntz argitu zuten eta sabaitik eroritako hondar pilo batek bidea ixten zuela ikusi zuten.

Julen hondar piloa zabaldu nahiean ostikoka hasi zen.

- Hau ez duk ezer. Berehalaxe zabalduko diagu.

- Ez zegok hondar askorik ere eta biguna zegok gainera.

- Beste ostikada batzuk eman behar zizkioat.

Denboralditxo baten ondoren irekitzen hasi zen bidea.

Hondar piloaren gorenean haiek pasatzeko hainako zulo bat egin zen.

Estua zen baina arrastaka pasa zitekeen.

Julen gora igo zen eta bertatik bidea libre zegoela ikusi ahal izan zuen.

- Berriro ere bide zabal-zabala zegok!- esan zuen besteei argi eginez.

- Lehen baino ere zabalago, gela bat zirudik - esan zuen Gorkak -.

- Begira haitzean egindako aulki bat ere bazegok.

- Pixka bat deskantsatu egingo diagu.

Ez zegoen gaizki. Bide hartan zehar nekatu ere egin bait ziren.

Gelatxo hartan deskantsatu egin zuten.

Aulki berezi hartan bata bestearen ondoan oso estu eseri ziren, hotz egiten bait zuen.

Timek beti bezala Gorkaren belaun gainean ipini zuen bere burua.

Oso gustora zegoen berriro ere bere nagusitxoaren ondoan.

- Beno, goazen aurrera - esan zuen Julenek handik laster -.

- Hotza galanta zeukeat.

- Non bukatzen den jakiteko irrikitzen negok.